Garraio publikoa

Autobusez:

Bizkaibus konpainiaren A3515 (Bilbao-Zornotza-Gernika/Lumo-Bermeo) eta A3526 (Gernika/Lumo-Laida-Laga-Ibarrangelu) lineek ematen dute autobus-zerbitzua udalerrian.

Trenez:

EuskoTrenen Bilbao-Bermeo lineak eskaintzen du zerbitzua Sukarrietan.

Sarbideak

Donostiatik eta Bilbotik Sukarrietara iristeko, A-8 autobidea hartuko dugu Zornotzako irteeraraino eta, gero, BI-635 errepidetik jarraituko dugu Gernika/Lumoraino. Azkenik, BI-2235 bidetik segituko dugu Sukarrietaraino.

Gasteiztik, berriz, N-622 errepidea hartuko dugu lehenengo eta, gero, AP-68 autobidean sartuko gara. Bilbao inguruan, A-8 autobidearekin bat egingo dugu eta Zornotzako irteeraraino ez dugu utziko. Ondoren, BI-635 bidea hartuko dugu Gernika/Lumoraino eta, amaitzeko, BI-2235 bidetik segituko dugu Sukarrietaraino.

  • Bizkaibus
  • Euskotren
  • Aireportua