Alkatearen agurra

Erruki GoirienaAuzotar agurgarri hori,

Sukarrietako alkate berria izateko ohorea daukat; ingurune pribilegiatu batean kokatuta dagoen historia berezidun herria eta eskaini daitekeen maitasun eta lan guztia merezi duena.

Ohiko biztaleen eta gure komunitatea osatzen duten udatiarren beharrizanei egokitutako dedikazioa behar duen herri txikia gara. Alkate bezala, nire esku dagoen guztia egingo dut zuekin harreman ona mantentzeko eta herriaren nahiak betetzeko, nire aurrekoek egindako lan onari jarraiki aurrera eginez.

Garai latzak bizi ditugu, baina esfortzua, zintzotasuna eta ardurarekin, lan eraginkorra garatzeko konfiantza daukat. 

Herrien etorkizunak belaunaldi berriekin zerikusia dauka. Horregatik, arreta berezia eskaini nahi diet gazteei, Sukarrietan etorkizuna eraikitzeko helburuarekin,  interrelazioa, elkarbizitza eta herriaren barruan garatzen den aisialdia sustatuz.

Guztion artean ondo kudeatutako herri bizia eta aktiboa lortuko dugu; hori dela eta, Udaletxeko ateak zabalik daude. Zuen kezkak, ardurak eta hobetzeko proposamenak entzun nahi ditut. Gure helburua pertsonen bizi kalitatea hobetzea da eta zuen parte hartzea beharrezkoa da xede hori lortzeko.

Eskerrik asko zuen konfiantzagatik,

Erruki Goiriena
SUKARRIETAKO ALKATEA

  • Busturialdea-Urdaibai
  • Eustat
  • Bizkaia.eu posta kontua
  • Bizkaiko Foru Aldundia

Kontaktua

Helbidea: Ander Deuna Enparantza, 5

P.K.: 48395 - Sukarrieta

Telefonoa: 946 870 715

Faxa: 946 171 077

E-posta: udala.sukarrieta@bizkaia.org

Ordutegia: 9:00etatik 14:00era, astelehenetik ostiralera.