Historia

Historia

Busturiako Merinaldeko Elizatea da. Mundakako itsasadarrean kokatura dago eta, zalantzarik gabe, lurraldeko herririk zaharrenetakoa da berau (erromanizazioko azkartak aurkitu dira eta, Santiagoko Bidearen Bizkaiko pasabide bat izan zen). Eta aintzinatasun honen erakusle da Sukarrietako ordezkariek Gernikako Biltzar Nagusietako bigarren jarlekua eta botua okupatzen zutela.

Erdi aroko tradizioaren arabera, Sukarrieta (eta bereziki Abiñako etxea) Paduako San Antonioren amaren parteko amonaren sorleku izan zen;Paduako San Antonio, bera hil aurretik (XIII.mendea), Bizkaiara etorri eta elizatea bisitatu zuen.

Sukarrietak parrokia bi euki zituen, bat San Andresi dedikatutakoa, bertako hamarrenekoak erregearenak izanik, eta beste bat Legendikako Ama Birjinari dedikatutakoa, 1523an eraiki zena, bertako hamarrenekoak eta Bañosko kondeak hartzen zituztelarik.

Sukarrietako biztanleen historia gorabehera handirik gabe igaro zen, batez ere nekazaritzan eta arrantzan jardunez. XIX. mendean, dirusarrera iturri berri bat aurkitzean, turismoa, eraldaketa etorriko zen. 1896tik 1947ra (suntsitua izan zen urtea) bitartean Txatxarramendiko hotela martxan egon zen izen bereko ugartetxoan; hotel horrek ospea eman zion elizateri, gaur egun oraindik ere mantentzen duelarik.

Kanala: Gautegiz Arteaga eta Sukarrietako elizateetako fogerazioei lotutako herrixka bizkaitarra, bere gobernu politikorako herri horietako zinezkomandatarien menpe egonik.

Gautegizko parrokiako 14 etxeetako ugazabek eraiki zuten Legendikako Andra Mariaren eleiza. Eta ondoren, haiek bezala, beren parrokiatik banatzea erabaki zuten Sukarrietako San Andres parrokiako 16 etxek bay egin zuten haiekin. Bañosko kondeak aurkeztutako abade onuradun batek zerbitzatzen zuen parrokian, kondeak, ugazaba partehartzailea izanik, Gautegizko etxeean hamarrenak hartzen zituelarik, eta gainerako hamasei etxeenak, ostera, erregearenak ziren.

Mundakako lerroaren eskumako ertzean kokaturik, herrixkako auzokideek Kantauriko arrantzak eskainitakoa ustiatzen zuten. XIX. mendean dozena bat "patache" eta "venaquero" izenaz ezagututako itsasontziak zeuzkaten, itsasoko trafikorako erabiltzen zituztenak, baita itsas-mareetako hiru errota ere ihitokietan. Horren gain, artadiak eta nabarri beltzeko harrobiak ugariak ziren Kanalan.